XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

... eta urriaren bitartean, Antarktikan azaltzen hasten direnean, tenperatura 205ampdeg; K baino txikiagoa da eta orain dela gutxi arte ongi ezagutzen ez ziren prozesuak abiarazten dira.

Atmosferan dauden konposatu nitrogenatuek azido nitrikozko lainoak sortzen dituzte.

Eguzki-izpiengatik sortzen diren OH erradikalen laguntzaz katen erreakzio bati ekiten zaio.

Honen ondorioz konposatu halogenatuak (kloro eta bromo oxidoak) sortzen dira eta zuzen-zuzen eragiten diote ozonoari.

Erreakzio-katea azaltzea luzea denez, hemen azken mailetan eta beraz, erreakzio esanguratsuenak baino ez ditugu adieraziko:


Beraz, oxigenoari dagokionez balantzea hauxe da:


Ondorio gisa zera adieraz daiteke: Kloro-ioiak ozono-molekula aurkitzen duenean berarekin konbinatzen da, kloro oxidoa eta oxigeno-molekula sortuz.

Ondoren, kloro oxidoa, aurkitzen duen oxigeno-ioiarekin konbinatzen da, kloro-ioia eta oxigeno-molekula sortuz.

Beraz, kloro-ioia berriro ere aske dago eta beste ozono-molekula batekin elkartzeko prest ere bai.

Prozesu zikliko hau batezbeste 100.000 aldiz errepika daiteke.

Hemen aipatu den ozonoa desagertzeko mekanismoa baieztaturik dago funtsean, nahiz eta datozen urteetan faktore osagarriak agertu.

Hala ere, bazegoen erantzun beharreko beste galdera bat ere.

Estratosferan aurkitzen ziren konposatu kloratuen jatorria zein zen?